XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Patsie gaixoa, oraindik ere liluratua zegoen!.

Gerryk lauretan puntuan jo zuen Rowling-tarren ateko txirrina.

Kontu handiz jantziak zituen tartanezko gona eta atorra berdea, gainetik eurikapusaia zuela.

Berehalaxe zabaldu zuen atea Rowlings andreak, eta haren zira eta euritakoa, eta erosketak egiteko poltsa eskuan zituela ikusita, kanpora irtetear zegoela pentsa zitekeen.

- Kaixo, Gerry. Gure elbarritua bisitatzera? Zoaz gora.

Oraintxe nindoan dendaraino, ogia ahaztu zait eta - alde batera egin zuen Gerryri sartzen uzteko.

Gezurra dirudi!- esan zion, samurkiro irribarre eginez.

Ogia ahaztea ere! Normalki, Peteri eskatuko nion joateko Peter bere senarra zuen, baina bilarean jolastera joan da.

- Nahi al duzu ni joatea?- eskaini zion Gerryk.

Baina Rowlings andreak maitagarriro kolpetxoak eman besoan eta buruaz ezezkoa egin zion.

- Ez, ez, zoaz eta ikusi Clive. Egia esateko, bigarren bisitaria zaitu arratsalde honetan.

Ospetsua ari da bihurtzen. Zoaz, zoaz gora.

Atalondoko epeltasunera sartu zen Gerry, eta bere atzean amak atea itxi zuela entzun zuen.

Dei egin behar ote zuen pentsatzen geratu zen une batez; gero, ahotsak entzun zituenez, ez egitea erabaki zuen.

Nor izan ote daiteke bigarren bisitaria?, esan zuen bere artean, kapusaia kendu eta atalondoko gakoan zintzilikatzen zuen bitartean.

Gero gorantz bideratu zen, ahots-marmarari jarraituz Cliveren gelaraino.